Desafio ekologikoak pizten duen kezkaren aurrean, zeina estu-estu lotua dagoen pobrezia eta gizarte-bazterketekin, beharrezkoa da baieztatzea mundua eta historia ez daudela behin-betiko hondamenean erortzera definitiboki kondenatuak. Zer ekarpen egin dezake kristau fedeak erronka horri erantzun baikor bat emateko?
Ekologiak ohiko kristau jarrerei planteatzen dizkion galdera arrazionalak baztertu gabe, hitzaldiak bibliaren exegesia eta kristau teologia interpretazio berri bat lortzeko egiten ari diren ahalegina azalduko du, krisi ekologikoari aurre egiten laguntzeko asmoz.