Conferencias

DEMOCRACIA ECONÓMICA: HACIA UNA ALTERNATIVA AL CAPITALISMO BATEN BILA

XX. mendeko azken urteek inflexio puntu bat ekarri zuten pentsamendu sozialaren historian: planifikazio zentralizatuaren sozialismoak barne leherketa ezagutu zuen eta merkatua ezinbesteko erakunde bezala konfirmatu zen aurrerapen ekonomikorako. Gertakizun bikoitz horrek kapitalismoa planeta honetako herrialde guztientzako eta bakoitzarentzako arrazoizko aukera bakar bezala egiaztatu zuen. “Sistema ekonomikoen” historia bere azken urratsera iritsia zela zirudien gizateriarentzat. Bide batez, baina, azken hamarkadetako justiziari buruzko teori sendoenek pentsamendu sozialistak, bere hasiera hasieratik, izandako intuizio nagusia egiaztatu dute: kapitalismoa ez dela gai –eta nekez izango dela inoiz ere- justizia sozialaren oinarrizko eta negoziatu ezinezko printzipioak behar bezala asebetetzeko. Gauza izango al dira XXI. Mendeko gizarteak korapilo –kontradikzio- zail hau askatzeko?

Neoliberalismoa nagusi izan den bitartean –egungo krisiak nabarmendu duen baino askoz lehenagotik- kapitalista izan nahi ez zuten merkatu alternatiboko sistemak burutzeko ahaleginik ez da falta izan: “merkatu sozialismo” izeneko sistemak, esate batez, ekoizpenaren aldetik kapitalismoa bezain eraginkorrak izan nahi dutenak, baina banaketa aldetikako injustiziak gainditu asmo dituztenak. Askatasunaren, berdintasunaren, demokraziaren, gizakiaren errealizazioaren eta jasangarritasunaren idealak aurrerapen teknologikoarekin, produktibitatearekin eta libreki hautatuko hazkunde ekonomiko maila batekin ezkondu nahi dituztenak. Demokrazia ekonomikoarena proposapen sendo eta zehatza da norabide honetan.

Non topa dezakegu gure errealitate ekonomikoan, inon badezakegu, Demokrazia Ekonomikora eramango luken bidean gaurdanik jadanik jartzen gaituen esperientziarik? Kooperatibak eta enpresa demokratikoak, sindikalismoa, banku etikoak edo kontsumo arduratsuaren aldeko mugimenduak ote kapitalismoa sistema bidegabe bihurtzen dituzten printzipioak, partzialki bederen, ekiditeko gai diren bizitza ekonomikoa eratzeko forma horietakoak? “Merkatu sozial” bakar batean artikulatu ote daitezke errealitate guzti hauek? Ba ote du zentzurik esperientzia guzti hauek sistema ekonomiko alternatibo baten ernamuin edo hasikin bezala hartzeak?

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.