15/03/2021

Kristau-bizitzarako galderak eta erronkak gaur

Kristau-bizitzarako galderak eta erronkak gaur
  • Ordua: 19:30etan
  • Kokalekua: COVID19tik eratorritako egoera dela eta, konferentzia online egingo da eta Youtube kanalaren bidez jarraitu ahal izango da-
  • Hizlaria:Torres Pérez Pepa Torres Pérez Pepa

Gaur egun bizitza kristauarentzat desafio diren zalantza eta erronkei buruzko gogoeta kritikoa. Kristautasunak jokoan ditu bere garaikidetasuna eta fideltasuna, baina ez sekularizazio sozialean, laikotze kulturalean edo moralizazio sexualean, ezta Jainkoari buruzko diskurtso publikoan ere, baizik eta “gu” humano eta ekologiko baten sorreran eta zabalpenean, oinarria bizitza urratuenaren zaintza eta jasangarritasuna bultzatzeko lanean baitatza. Horretarako, begirada eta sinergia ugari behar dira, eta kristautasunak beti nabarmendu behar du bazterrean eta aldirietan gertatzen dena, premiazkoa baita praxi askatzaile bat, murruak eta edo bide moztuak dauden tokietan zubiak eraikitzeko. Moztuak dauden zazpi bideren berri emanen dugu, zubi altxagarriak behar dituztenak lehenbailehen:

-Jainkoaren etsai gisa den mundu baten arrakala: munduko Jainkoaren harreraren eta iragarpenaren zubia.
-Autoerreferentzialtasunaren eta indibidualismo ondasunzalearen arrakala: interdependentzia eta bizitzari eusten dion egitura den komunitatea.
-Konplizitatearen eta status quoaren arteko arrakalatik eta injustizia: Jesusen oroimen arriskutsua maitasun politikoaren praktika berreskuratzeko zubia.
-Kontsumoko kulturaren arrakala: gizakiaren eta kosmosaren sakontasunaren aurreko zentzu-premien eta harriduraren zubia.
-Etsipenaren eta erlatibismoaren arrakala: bizitzaren eta itxaropenaren zentraltasuna kontzeptuen eta abstrakzioen gainetik.
-Emakumeen gutxiestearen eta sexu-diskriminazioaren arrakala: kidekoen arteko komunitatearen zubia eta indarkeriarik eta abusurik eza.
– Axolagabekeriaren gizartearen arrakala: zainketen iraultza.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu