Conferencias

KRISTAUTASUNA,GIZAKI EGINDAKO MAITASUNA

Proposatzen den gaia funtsezkoa da bizitzaren fedean, funtseazkoa ere Torres Queirugaren pentsamendua osatzen duten gogoeta-ardatz nagusien artean, hirurogeita hamarreko hamarkadatik. Modernitatearen aurreko markoak gaindituak eta gaur egungo kulturarekin elkarrizketa ausartan –bestela ez leudeke kristautasunarendako etorkizuneko aukerak-, bi dira teologo honi kezkatzen zaizkion arrengurak. Alde batetik gaizkiulertze baten gainditzea, ezen Maitasun garbien eta baldintzagabearen adierazpena baizik ez dena zama ilun bezala agertu da Mendebaldearen begietara. Eta, bestetik, maiuskulaz idazten den Maitasun horrek, Jesusengan oinarritua eta gizakiaren autonomia sakonena errespetatuz, sakratua eta profanoaren arteko dualismoa gainditu behar duela baieztatzen du, ez baita bereizketarik Jainkoarenak eta gizakiarenak diren errealitateen artean. Dualismo horien kontra, Torres Queirugak errealitate oro, aldi berean, santu eta profanoa dela adierazten du. Izan ere, beraren ustez jaten ematea otoitz egitea bezain santua da, eta elkartasunaren eta zuzentasunaren alde borrokatzea, nolabait ere, Jainkoa ezagutzea da: pobreen alde jokatzen duen eta pobrea defendatzen duen Jainko hori ezagutzea.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.