Gaur egungo munduko ekonomia zalantzazko egoera batean dago, kontraesan askok jota, eta horrek munduko herrien eta hiritarren bizimodua baldintzatzen du. Egoeraren araberako edo ikuspegi ekonomiko hutsetik egin ohi diren irakurketak alde batera utzita, hemen indar egituratzaileen irakurketa bat proposatzen da, indar horiek deituak baitaude gure garaiko munduko joera ekonomikoak sakontasunez eta luzera begira zehaztera. Gizartearen gaineko ingurugiroaren analisiak, informazio teknologia berrienak, globalizazioarenak eta finantziazioarenak, neoliberalismoaren esanahiarekin eta bere efektuekin nahastuta ahalbidetzen dute irakurketa hori. Horretatik ondoriozta daiteke urrun gaudela oraindik gizakien gehiengoaren bizitza hobetuko duen hazkunde ekonomiko altu batetik. Balizko eszenatokien neurtzeak tokia irekitzen dio garapen alternatibo bat bideratu ahal izateko oinarrien ikerketari, menderatzen gaituen kapitalismoak eskaintzen dizkigun zimentarrietan eraikia, betiere.