Conferencias

BIKTIMENGAN OINARRITZEN DEN TEOLOGIA

Teologia historiako biktimetan oinarritua: Kristau-teologia bekatuaren esperientziatik abiatua egin da, bekatutik eta bere ondorioetatik gu askatzeko. Baina bekatuaren biktimak ez dira kontuan hartu izan. Horregatik teologiak, moralak eta espiritualitateak bekatuaren kontrako borrokari eman diote lehentasuna, eta ez sufrimenduaren kontrakoari.
Bekatuaren eta bekatarien kontrako predikazioa izan zen Joan Bataiatzailearen kezka-gune nagusia. Aitzitik, Jesusen bizitzaren eta mezuaren ardatz nagusia askapena eta giza sufrimenduaren kontrako borroka izan zen. Baina gaur egun Elizak Jesusen bideak baino Joan Bataiatzailearenak jarraitzen dituela ikusten dugu harrituak. Eta horrela, gure Eliza honek, bekatuaren kontra borrokatzeagatik, ez du arazorik izan sufrimendu handiak sorrarazteko. Eta ondorio gisa bekatuaren biktimak pilatu zaizkigu:
1) Jainkoa, desitxuratu duguna.
2) Jesus, sufritzeko programatutako gizon bihurtu duguna,
askatasunaren eta zoriontasunaren profeta egin ordez.
3) Eliza, jende askorentzat onartezina agertzen dena.
4) Morala, “eginbehar” astunetan zentratua, besteen “beharretan”
zentratua egon ordez.
5) Espiritualitatea, Jainkoak ukapena eta mina gustukoak dituela erakusten
duena.
Horren ondorioz kristautasunak gaur egun pairatzen duen krisi larria etorri da. Konponbiderik ote da? Nondik joan daiteke konponbide hori?

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.