Conferencias

BEHAR ETA NAHI DUGUN EUROPA

Pobreago, ezberdinago, prekariogo, babesgabeago, mesfidatiago, geroz eta demokrata aulago. Krisi ekonomikoak hondamenezko ondorioak izan ditu munduan, eskualde zabaletan, eta, bereziki, Europako hegoaldean. Eta hori zor zaie ez arrrazoin solidario eta ekologikoei, ezberdintasun eta giza sufrimendu handietara eraman dituen inposizioz ezarritako laborategi bihurtu izanari baizik. Grezia izan da laborategi horretako akuri nagusia. Klase berrien sorkuntzaz ari dira hitz egiten soziologoak: prekariotzaz, eta Jenderia Ahulaz. Ez da bakarrik baliabideak banatzerakoan ez direla sozialki zuzen litzatekeen eran banatzen, eta horrek sortzen duen arazoa. Aukera ezberdintasuna da handitzen doana. Nazioz gaindiko eta finantza munduko gutxiengo batzuek ezarritako arrazoin ekonomikoak gaina hartu dio arrazoin politiko demokratikoari.”Egun barbaroak” bizi ditugu, Estefaniaren oraintsuko liburu baten tituluak adierazten duen gisara.

80. hamarkadan kontserbadoreak indarka sartu ondoren, sozialdemokratak liberalismoaren aldera makurtzen joan ziren, kontratazio lotsagarriak sortzen dituen erreforma laborala eta Konstituzioaren 135. Artikuluaren “erreforma klandestinoa” egitea etorri zen, suminduen ezusteko kaleratzea eman zen, eta oraindik zer eragin izatera iritsiko diren argi erakusten ez duten alderdi berriak agertu ziren. Bruselasek eta Frankfurtek agindutako neurriak ez ziren Palamentu Nazionaletan eztabaidatu. Bankuen krisia ez da inolako ikerketa parlamentario serio batetan aztertua izan. Eurozonak arau finkoak jartzen ditu: merkataritza librea, kapitalen merkartu librea, enpresa librea eta sektore publiko txikia. “Aurrerapena eta lana eskainiko zuenaren” izenean aurkeztu zen moneta bakarra, nahiz eta gaur garbi dagoen euroak ez langabeziaren aurka egiteko, ez Europa Soziala aurrera ateratzeko ahalbiderik duela. Huts egin die Europar Batasunak hiritarrei. Bake eragile, giza eskubideen eta harreraren garantizatzaile, eta mundu guztiaren aurrean Ongizatearen proposatzaile izateko jaio zen, baina ez du bere izateko arrazoin hori egiaztatzen jakin. Aldentze, populismo eta hiritarren gaitzusteen artean desegiten bezala ari da. Ba ote alternatibarik? Nortzuk eta nola atera ditzateke aurrera?

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.