Conferencias

BATIKANO IIa. BERRROGEI TA HAMAR URTE GEROAGO (1962-2012)

Batikano IIa. ekarri nahi genuke gure espirituaren oroitzapenera, eta esker onez onartu gainera, ospakizun hura hasi zeneko berrogei ta hamar urte betetzen diren honetan. Ez genuke altxor hura presaka bizi den gizarte ahanzterraz honen eskutan galtzen utzi nahi. Kontzilio haren erreforma eta aggiornamentorako bultzadari eutsi eta berritzea eskatzen du kristau gizarteak. Kontzilioaren dokumentuak egikaritzeko orduan fruitu baikor asko izan da, baina izan da, baita, Jainkoaren herrian krisi guztiz larria sorrarazi duen geldialdi, bihurritze, isileratze eta atzerapausorik.

Kontzilioaren ondorengo garai honi buruzko hausnarketa zintzo batek ezin du baztertu Batzar Ekumeniko haren ondorio eta erabakiak eliza barruan tentsio handien iturburu den interpretazio desberdinen arteko gatazkaren menpe daudela. Eta begien aurren dugun gatazka honen ardatza “gertakizun” kontziliarra bera ulertzeko era da, nagusiki. Zerk iraun behar du, nolanahi ere, funtsean gertakizun hartatik? Funts horri eusteak Kontzilioaren harrera leiala eta sortzailea esan nahi du. Harrera horrek, ordea, ezaugarri garbiko esan nahia izan behar du guztiontzat. Eta horrek, etorkizunerako ikasiz osatzen joaten den prozesu dinamiko baten desafioa esan nahi du gure garai hauetako Elizarentzat. Hori ez da erraza, Gaur bertan Elizari pilatzen zaizkion problema sozial eta kulturalak, izan ere, berriak dira, eta gaurko Eliza orain dela berrogei eta hamar urteko Elizagandik oso desberdina da. Nolanahi, halere, ez dugu itxaropena galdu behar.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.