Conferencias

Azkenekoen tokia eta garrantzia eliza sinodalean

HITZALDIA AURKEZTEKO KARTELA

Garai berritzaile eta interesgarria bizitzen ari gara Elizan. Sinodalitatearen bidea proposamen bat izaten ari da, galdera bati erantzunarazten diguna: nola izan Hirutasunaren Jainkoaren ispilu garai aldaketa betean dagoen mundu honen erdian. Gainera, Frantzisko aita santuak, bere aitasantualdiaren hasieratik, Eliza «pobrea eta pobreentzat» izatea nahi zuela adierazi zuen. Hala ere, pobreziak eta pobreak erdigunean jartzeko itxaropenak edo ikuspegi horretatik bide sinodalarekin jarraitzeko aukerak oztopo eta zailtasun handiak ditu, eta, ondorioz, proposamena bera ere inozoa eta ezinezkoa dela pentsatzen ahalko genuke. Baina, Ebanjelioak duen erronkarik handiena da aldi berean. Haren erradikaltasunak ez du zalantzarako gunerik uzten. Jesusen segimenduaren bidea azkenekotzat jotzen ditugun pertsonen ikuspegitik egin behar da. Horregatik, haiengan izan behar dugu gogoa, eta aintzat hartu beharrak dira bazterkeria bultzatzen dituzten gizarte-sistemak eta maiz lagun hurkoaren minari entzungor egiten dion gizartea.

Bestalde, beroketa globalak aurkezten digun erronka ekosozialari nola erantzun pentsatzeko garaia ere bada. Beraz, gai hauei buruz hausnartzeak profeten eta jakinduriaren tradizioan bilatzera garamatza. Nazareteko Jesusek eskainitako Erreinuak egiten digun proposamenari begiratu behar diogu, politikoki bidezkoagoa eta bizigarriagoa den munduari begiratzeko modu gisa.

Hizlariak bibliografia gomendatua eskaintzen du

Hitzaldiaren hurrengo asteazkenean Tertulia topaketa bat egiten da interesa duten pertsonekin. Hau da hitzaldiaren laburpena, solasaldirako sarrera gisa balio duena.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.