Gogoa Foroa: Irekiera Ekitaldia – 2015 URRIA 05
ENRIQUE MARTÍNEZ LOZANOrekin
Hitzaldia eta Tailerra, Urria. 5, astelehena, eta 6, asteartea
Hitzaldia: “PERTSONAZ HARAINDIKO BEGIRADA BAT JESUS BERRESKURATZEKO:
FEDEAREN KRISIA DELA ETA, IKUSPUNTU BERRI BAT”
Hizlaria: ENRIQUE MARTINEZ LOZANO
Eguna: Urria. 5a, astelehena.
Ordua: 19.30 orduak
Tokia: Gurutze enparantzako Institutuko Areto Nagusian.
HITZALDIAREN EDUKIA:
Fedearen krisiak garen egiara eraman gaitzake.
Nola hitz egin Jesusez XXI. Mendean? Bizi dugun “aldaketa kulturalean” buru belarri sartuak egotetik datorren krisi erlijiosoa sakonean ezagutu ezean, ez dugu krisi hori etorkizun osoago eta argiago batera eraman gaitzakeen aukera bezala biziko.
Irudipen mitikoa eta irakurketa mental estua gainditu ondoren, Jesusez oso bestelako modu berrian hitz egin dezakegula ohartzen gara. Bi zentzutan: alde batetik, erlijioaren mugetatik haratago doan bere irudiaren dimentsio unibertsala eskuratzen dugu; bestetik geu islatzen gaituen “ispilu” garbi bezala agertzen zaigu.
Ikuspuntu honetatik, gugandik aparte legokeen Jesus “salbatzaile zerutiar” baten irudia erori egiten da. Bere pertsonaren eta mezuaren berritasuna eta freskura –inoiz baino ere gaurkoagoa eta unibertsalagoa- berreskuratzen ditugu. Jesus dena, gu guztiok garela, deskubritzen dugu bide batez.