Abiapuntu bezala hartuko da azken urteotan, edonola ere, Eliza “utzi” edo uzten ari den jende kopuru altua. Fenomenoa baloratuko da, krisi horren jatorrian dauden hainbat arrazoi desberdinak aztertuz. Eta erroetako batean sakonduko da (“erro” nagusian beharbada): Elizaren gaur egungo egituratze-sistema aharkitua: sistema hori, Antzinako Erregimeneko Monarkia Absolutuarekin parekatu daitekeen sistema bat da. Horrela ikusita, egoera horrek dakarren desoreka aztertuko da, baita Elizak gizartean eta gaur egungo kulturan izan behar lukeen eraginerako suposatzen dion zama ere. Azterketa berezi bat eginen da Ebanjelioaren askatasunak esan nahi duena aztertzeko, eta zer suposatuko luke gaur egungo gizarteak dituen arazoen aurrean Elizak askatasuez jokatuko balu. Bukatzeko, hainbat bizi-jokabide eta eliz-jardunbideak proposatuko dira Elizak behar-beharrezkoa duen eraberritze eta erreformari begira.