Ardatz beraren bi mutur dira tratu txarrak eta harreman onak. Hitzaldia ideia nagusi horretan sakontzera dator. Tratu txarrak egon, hor daude, ukaezin. Tratu hoien zergatiak eta ondorioak dira analizatu behar dira. Eta, batik bat, harreman onak behar dira gogoan hartu. Gakoa hor dago: zer egin behar da harreman onak elkarrekin izateko?. Hezkuntzaren aldeko apustua egiten du hizlariak, harreman on hoiek gauzatuz joango den hezkuntzaren aldekoa. Horretarako, balioen aldaketa bat ezinbestekoa da. Eta aldaketa hori eman dadin, ezinbesteko da, ez gutxiago, oinarri-oinarriko mailetatik Unibertsitateraino doan hezkuntza.
Pertsonen balioak dira ikasi, balioztatu eta errespetatu beharrekoak, norberagan eta besteengan. Ume umetatik ikasi behar da doluminak ematen, hala nola elkar agurtzen.
Elkarren arteko harreman onak izateko, sentipenak jakin behar dugu kudeatzen. Hala nola norbere barrena lasaitzen ikasi behar dugun. Eta, baita, distantziak hartzen emozioekiko. Horiek guztiak ikasi beharrezkoak dira.
Gizarte aldaketak ekarri ditzaketen elkarren arteko portaerak eta harreman probetsugarriagoak izateko, berriz, bakearen, negoziazioaren, solidaritzaren eta elkarbizitzaren kultura sustatu behar dugu. Eta emozioak ahalik eta egokien plazaratzen jakin behar dugu. Horrek bultzatuko bai luke, besteak beste, indarkeriarik gabeko eta harreman baketsuak sustatuko lituzken gizartea.