Mundua eraldatzeko orduan zer erosi, zer ez, eta norbere kontsumoa eraldaketa horretarako egiazko konpromisotzat hartzera daramaten Erreflexioak
“Bakezko eta Justiziazko Mundua nahi badugu, maitasunaren zerbitzura jarri behar dugu adimena” (Antoine Saint Exupery)
Hori da egin beharrekoa: Saint Exuperyren esaldia irakurri eta berridatzi. Esaldi horren azken hitzak interpretatu: “maitasunaren zerbitzura jarri behar dugu kontsumoa…” Zer-nolako Justiziazko eta bakezko Mundua nahi dugun, harantz zuzendu gure eguneroko jarduera ekonomikoa (kontsumoa, aurreztea). Zer erosi, hura bozkatu: Esaldi hau har genezake gure eguneroko jarduera ekonomiko, sozial, harremanezkoak, gida litzaken leitmotiv gisa. Izan ere, jarduera guzti horietan oinarritzen den eredu bat edo besteren aldeko apustua (botoa) egiten bai dugu produktu hau edo denda hura aukeratzen dugun bakoitzean. Kristau konprometitu garen heinean, ba ote dugu erantzukizunik honen edo haren aldeko apustua egiten horretan, eta gure kontsumo jokaeraren bitartez beste mundu bat eraikitzeko orduan? Erantzuna, noski, baiezkoa da. Hitzaldi honen helburua nola bete egiteko hori argitu nahian dator.