Gure erlijioa kristau erlijioa dela, edo, nahi bada, zehatzago adieraziaz, erlijio katolikoa dela, hori ez du inork zalantzan jartzen. Baina eta bizi garen modua, hori EBANJELIOari dagokiona ote da? Erlijioari buruz denok bat gatoz hala onartzen dugulako, bost axola zaigulako, edo ukatzen dugulako, dena delako. Zer da, baina, Ebanjelioarekin gertatzen zaiguna? Erlijioak taxutzen ditu gure bizitzak, gure ohiturak, gizartea, kultura, legeak, familia, agintea…, dena, den-dena. Taxutzen ote dute baita, ordea, guzti hori Mendiko Sermoiak, Jesusek eraman zuen bizitzak, azken juizioaz berak esan zuenak (Mt 25, 31-46), edo bere pasio eta heriotzak? Zerbait benetan potoloa gertatu da (eta gertatzen jarraitzen du) Elizan. Problema hau planteatu ere ez dugula egiten. Eta, noski, are gutxiago jabetzen garela arazo honen sakontasunaz, bere izateko arrazoiaz eta bere ondorioez.