“Gerra eta baketik gerra edo bakera. Aldaketa erabakigarria”

Aldatu da bakearen esanahia. Mendeetan zehar gerraren ondorioa zela pentsatu zen. Ez edozein gerraren ondorio, baizik eta gerra justuaren ondorio. Gerraren eta bakearen arteko harreman bitxi hori gizateriak indarkeriara jotzea naturaltzat hartzen zuelako gertatu zen. Indarkeria giza izaeraren parte bazen, “gizatiartu” egin behar zen, hori zen dena, eta hortik dator San Agustinen sententzia: “bakea nahi baduzu, prestatu gerra”. Gaur egun, Fratelli Tuttin Frantziskok esaten zuen bezala, ez dago bidezko gerrarik, haietako edozeinek kalte gehiago eragiten baititu saihets ditzakeenak baino. Bakea ez da gerra baten ondorio gisa planteatzen, proiektu baketsuen ondorio gisa baizik. Pentsamendu tradizio hori indartu nahi dut nire planteamenduaren bidez. San Tomasi buruz hitz eginen dut, bakea adiskidetasunean (eta ez interes nazionalean) oinarritutako politika bati buruz; Enmanuel Kanti buruz, gerraren kausa nagusiarekin (nazionalismoa) amaitzeko “Herrien Federazio” bati buruz hitz egiten baitzuen. Eta mintzatuko naiz Enmanuel Levinasi buruz ere, “ez duzu hilko” gogoeta arrazional edo moral ororen aurreko jatorrizko agindu gisa ulertzen baitzuen. Gaur egun alternatiba bakarra dugu: gerra edo bakea.

HIZLARIA:

Reyes Mate, filosofoa, CSICeko Ikerketako ad honorem irakaslea da Filosofia Institutuan (haren sortzailea eta zuzendaria izan zen). “La filosofía después del Holocausto” proiektuaren ikertzaile nagusia eta Filosofiako Entziklopedia Iberoamerikarraren zuzendaria (34 zenbaki, 1990 eta 2017 artean argitaratuak). Haren liburuen artean hauek daude: Medianoche en la historia, Trotta, 2007; Tratado de la injustina, Anthropos, 2011; Pensar en español, Catarata, 2021, eta Torre de Babel. Nazionalismotik haratago, Trotta, 2024. 2009an Saiakera Sari Nazionala jaso zuen La herencia del olvido liburuagatik, Errata Naturae. Artikulugilea egunkari hauetan: El País, El Periódico de Catalunya eta El Norte de Castilla.

Hau du bere bloga: memoriaypolitica.blogspot.com.es

INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.