Estrada Juan Antonio

Granadako Unibersitatean Erligioko Filosofiako Katedradun.
Información

JUAN ANTONIO ESTRADA DÍAZ jesulaguna da. Madrilgo Comillasko Unibertsitatean ikasi zuen filosofia. Han lizentziatu zen Filosofian, eta, ondoren, Granadako Unibertsitatean, egin zen doktore. Azken honetan irakasten du gaur Erlijioaren Filosofiako katedradun bezala. Insbruckeko Unibertsitatean jaso zuen teologiaren alorrean “teologia maisu” titulua. Municheko eta Erromako Gregorianako Unibertsitateetan burutu zituen bere ikasketak, teologiako doktoregoa eskuratuz. Granadako teologia Fakultatean irakatsi du, azken urte luzeetan, eta irakasle gonbidatu izan da Hego Amerikako hainbat teologia eta filosofia Fakultate eta Institutuetan: Lima, Asunción, Managua, San Salvador, Guatemala, Bogotá, Santiago de Chile, México, etabarretakoetan. Eklesiologiari eskainitako liburu hirukotea da, bere argitalpenetan, ezagunena. Izenburu hauek ditu: “La iglesia ¿Institución o carisma?” (Salamanca, Sígueme 1984), “La iglesia: identidad y cambio” (Madrid, Cristiandad 1985) eta “Del misterio de la Iglesia al pueblo de Dios” (Salamanca, Sígueme 1988). Bi ikerketa ere ba ditu burutuak laikotasunari buruz: “La identidad de los laicos” (1991), “La espiritualidad de los laicos” (1992), biak San Pablo Editorialean argitaratuak. Beste bi, “Teología de los laicos” (1995) eta “Modelos de Iglesia y teología del laicado” (1997), Santa Maria Fundazioak argitaratu ditu Madrilen. Verbo Divino argitaletxean “Para comprender cómo surgió la Iglesia” (1999) argitaratu zuen, eta Desclée argitaletxean, “El cristianismo en una sociedad laica” (2006). 2008an, “Religiosos en una sociedad secular” (Trotta) argitaratu du. Eklesiologia da, teologiaren esparruan, bere espezialitaterik sonatuena. Filosofiaren alorrean, bere aldetik, teodizearen, teologia naturalaren eta teologia filosofikoaren problematikaz aritu izan da, batez ere. Idazlan asko du argitaraturik han eta hemen, aldizkari eta lan kolektiboetan. Jainkoagan izandako fedearen arrazoizkotasuna, eta ateismoak eta agnostizismoak sinesmenei sortzen dizkien galderak dira ikergai nagusi bere idazlan hauetan. Filosofiaren sailean, bere lan aipatuenak hauek dira: “Dios en las tradiciones filosóficas” liburu bikotea (Trotta 1994-1996), “La imposible teodicea” (Trotta 1997), “Identidad y reconocimiento del otro en una sociedad mestiza” (México, Univ. Iberoamericana, 1998), “Razones y sin razones de la creencia religiosa” (Trotta, 2001), “Imágenes de Dios” (Trotta, 2003), “Por una ética sin teología” (Trotta, 2004) eta “La pregunta por Dios” (Desclée, 2005).

Conferencias