Erlijio guztiek aldarrikatzen dute “beste mundu” bat, beste bizitza bat, itxaropenaren xede den etorkizuneko bizitza bat. “Neardental garaiko gizagaixoenak ere” ba zuen hilobitik haratagoko bizitza baten ustea. Neurrigabetasunaren mugetaraino eramaten gaituen halabehar ezinezko eta antsiatuaren antzeko zerbait da hildakoen berpiztuera. Sekulakotasunaren, misterioraren erresuma da. Horrela ulertzen da Newman kardelana bezalako kristau sinestun handi batek erreguka esatea: “Nire sinesmenek aurre egin diezaietela nire zalantzei”. Baliteke sinestun paregabeenek ere zalantzaren ikara sentitzea beste munduarekiko mundu hau uzteko ordua iristen zaienean. Lain Entralgok behin eta berriz esaten zuen hura, izan ere, hor dago: “azken aurrekoa da beti ziurra, eta azkena beti zalantzazkoa”.
Mundu honetako bidagabekeriei erantzun bat aurkitzeko jaio zen beste munduarekiko sinesmena. Hortik datorkio, gaur oraindik, bere bizi iraupena. Itun Berriak eta kristau mezuak zentzu eta balio bat damaiote bizitza honi. Mundu honetan zoriontsu izan zaitezkeela suposatzeraino iristen dira. Baina jakina da zoriontasun hori ez dela guztiengana iristen. Bidegabekeriak jasatzen dituztenak ere hor daude, umiliatuak eta kaltetuak, norberekoitasunaren eta basakeriaren biktimak bezalaxe. Giro horretan piztu zen berpizkundearekiko fedea. Beste bizitza horretan dugun fede hau da judutar, kristau eta musulmanok, gizakien sufrimenduari eta bere desagertzeari, aspaldiko mendeetatik hona, eman diogun erantzun trankil eta itxaropentsua. Bidegabekeria eta heriotza nagusiturik bizitzak porrot egiten duen unean bizitzari zutik eusteko egiten den ahalegin zintzoa da.