Conferencias

Pospandemia eta azentu soziopolitikoak: teknozientzia eta humanismoa, gaizki moldatzen den bikotea?

Coviden pandemiak zientzia erakusleihoan jarri du, eta gizateriaren etorkizunerako duen garrantzia erakutsi ere bati. Halaber, aditzera eman digu zientziak ezin duela ziurtasun absoluturik eman, zientzialariek ondo dakiten bezala, eta behar bezala ulertu behar dela zientziak nola funtzionatzen duen.
Covidek agerian utzi du zaurgarriak garela, oso kalteberak. Ez gara “Homo deus”. Gure gizartearen ahulezia politiko, sozial eta moralak utzi ditu agerian. Humanismoaren adar desberdinen arteko elkarrizketa emankorraren beharra ere erakutsi digu. Gure arteko eta, bereziki, ingurune naturalarekiko harremana birpentsatu behar dugu.
Covid-19aren krisi honek elkartasunaren eta etikaren garrantzia eta beharra erakutsi digu. Batetik, nazioarteko elkartasuna herrialde txiroentzat, pragmatismoagatik baino ez bada ere. Hori gabe, birusa mutatu eta itzuli eginen da. Eta belaunaldien arteko elkartasuna ere hor dago, hainbeste eman diguten eta orain zahar direnenganakoa. Baina bada oso garrantzitsua den beste bat: etorkizunarekiko, gure gazteekiko elkartasuna. Zer mundu utziko diegu? Zer bide daude ustekabeko erronkei aurre egiteko?
Onuraren, interes ekonomikoaren eta garapen suntsitzailearen aurrean, Saramago aipatuz, kontzientzia behar dugu. Gaur egungo zientziak ez dio guztiari erantzuten, hasierako fasean dago, hasmentan, baina daukagun hoberena da, gizadiaren itxaropen handia. Muga absolutuak eta erlatiboak ditu. Zientzia kontzientziarekin behar dugu.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.