Conferencias

Milurtekoaren helburuak: Buka daiteke pobreziarekin?

2000. urteko irailean, mendea eta milurtekoa bukatzen ari zirelarik, 189 Estatuburu eta Gobernuburuek “Milurtekoaren Deklarazioa” sinatu zuten Nazio Batuen Elkartearen batzarraren testuinguruan. Deklarazioak konpromiso batzuk zeramatzan bere barrenean, helburu eta helmuga bezala pentsatuak.

Zortzi helburuak agenda sozial eta ingurumeneko baten antzeko zerbait dira, XXI. mendeko 15 lehen urteotan betetzeko. Muturreko pobrezia eta gosea errotik kentzea, hezkuntzarako sarbidea hobetzea, sexuen arteko parekotasunaren bultzapena, haurren heriotza-tasaren murrizketa eta ingurumenaren jasangarritasuna dira zortzi helburu horiek.

Helburu horiek, oro har, ikuspegi mugatua eta anbizio gutxikoa dute, hasiera batean proposatutako ekinbide-plan guztiak jaisten baitituzte eta globalizazioaren agenda soziala izan beharko lukeenaren formulazioa hagitz murriztua ematen baitute. Halaber, herri aberatsek osatutako proposamena da, herri pobretuek ez dute parte-hartzerik izan. Proposamen neoliberala den ala ez eztabaidatzen ari da. Baina adostasun bat dago desberdintasunen sorburua den ekonomia-sistema menperatzailea salatzeko bide bat irekitzen duela eta betetzeko eskatu behar dela esatean; izan ere, 2015. urterako beteko balu, munduaren ikuspegia aldatzen hasiko bailitzateke.

Mobilizazio-kanpainak 120 herrietan proposatzen dituen “Pobreziaren kontrako deialdia”ren barrenean, gurean “Pobreziaren kontrako ituna” izenekoa dugu, zeina “Pobrezia zero” kanpaina eta pobreziaren kontrako Estatu-Itun bat bulkatzen ari den Madrilgo Legebiltzarra eta Gobernu zentralak eta Autonomia-Erkidegokoak inplikatzeko asmoz.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.