Duela ia 10 urte, Frantzisko aita santuak, “Laudato Si” entziklikan, 192 orrialdetan zehar, “bihotz-berritze ekologiko” batera gonbidatu gintuen, “etxe komuna zaindu” beharraren premia geure gain hartzera.
Hartan, ingurumenak, hau da, etxe komunak, gure “ama eta arrebak” jasaten duen degradazioari buruzko kezka azaldu zuen, harekin bat garatu behar baitugu kreazioan dugun eginkizuna, horrek duen zentzua.
Gure kulturaren antropozentrismo gehiegizkoa salatu zuen, “erabili eta bota” logika dakarrena. Logika horrek pertsonen bizitza eta gizartearen funtzionamendua baldintzatzen ditu, eta etekinetan oinarritutako ekonomia bat bultzatzen, pertsonak aintzat hartu gabe.
Jaime Tatayk gai ekologikoaren historia jasoko du, eta ongi azalduko digu erlijio handiek zer dioten hartaz. Ondotik, Eliza Katolikoari eta “Laudato si” entziklikari erreparatuko die. Bertan elkartzen diren tradizioak aztertuko ditu. Amaitzeko, entziklikaren eraginaren balantzea eginen du, nolako eragina izan duen argitaratu zenetik.
HITZALDIAREN OSTEKOA
Dokumentu honetan, hitzaldiaren laburpen txiki bat irakur daiteke, pilula txiki gisa, ondorengo taldekako solasaldirako elementu gisa prestatuak.
Beste batzuetan bezala, Diario de Noticias egunkariak elkarrizketa interesgarria argitaratu du Jaime Tatai hizlariarekin, Gogoa Foroan emandako hitzalditik abiatuta