Conferencias

ERLIJIO ANIZTASUNAREN TEOLOGIA. KRISTAUTASUNA BIRFORMULATZEKO PARADIGMA BERRI BAT

“Aniztasunaren Teologia” adar gazteena da teologiaren zuhaitzean, eta gaur egun interes handien pizten dutenetako bat, bai teologoen aldetik, baita euren zentsoreen aldetik ere. Orain dela hamarkada batzuk askapen teologia izan zen; azken hamarkadatik aniztasunaren teologia da.

Aniztasunaren Teologiak aurkezten duen erronka gure burua kristau bezala auto-ulertzeko moduan sorrarazten duen eraldaketan datza, gu ez garela bakarrak, ez hoberenak, ezta aukeratuak ere ulertzera iristen garenean. Kristautasunaren ikur-ondarea (sinbologia) mendeetan zehar eraiki zen “esklusibismo”aren oinarriaren gainean: “Elizatik kanpo ez dago salbatzerik”. Aniztasuna gizalegez onartzea ez da gure fede-ezagutza handiari egin diezaiokegun beste proposamen teologiko bat, horrela egitean bakean utziko gaituena; ez, kristau-eraikin osoa birformulatzea eta birplanteatzea eskatzen du. Kristautasun osoa ikuspegi pluralista batetik birpentsatzea da.

Azken 50 urteotan kristauok funtsezko aldaketa batzuk jaso ditugu gure fedean, “paradigma aldaketak” deitu direnak, aldaketa sakonak kristautasunaren mundu-ikuskeran, kristautasun-mota handiei edo eredu desberdinei jarraitzen dietenak. Kristandade-eredua (Pio XII.aren garaietaraino zabaldu zena), Vatikanoko II.aren eredua, askapen teologiarena… Duela urte gutxi batzuetatik, gure gizarte modernoetan ezartzen den erlijio aniztasunarekin batera, gauzei so egiteko modu berri bat sortzen ari da, espiritualitate berri bat.

Erlijio-aniztasunaren une honetan garrantzizkoena ez da erlijioen arteko elkarrizketa, baizik eta “barne-elkarrizketa”: inorekin mintzatu baino lehen, gure artean hitz egin behar dugu. Kristau hipotesi gehienak birplanteatu behar ditugu, esklusibismo garaietan sortuak eta eraikiak izan zirelako. Kontua ez da erlijioen artean mintzatzea, horretaz gain, birplanteamendua beharrezkoa da gaur egungo pertsonak izateko.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.