Conferencias

APOROFOBIA, txiroaren errefusa

Gizakiaren bizi baldintzak hobetu nahiaren kezka etikoak zeharkatzen du Adela Cortinaren Lana, alderik alde. Bere azken hausnarketa bat pobreen ikusezinari, Aporofobiari, zuzendua dago. Ba dira hogei urte zientzia sozialetan aurrera atera den hitz hau berak sortu zuela. Zera adierazteko sortutako hitza da: benetako fobia ez dela hainbeste arrotzen edo etnia desberdinetako pertsonen aurrean agertzen dena, baizik eta, pobre izanik, gizarteari, itxura batez, ezer onik eskaini ezin diezaioketen aurrean adierazten dena.

Pobrezia da, frantziar ekonomista, politiko eta idazle den Jacques Attalik esan duen moduan, XXI. mende honen problema nagusia. Ez da bakarrik arazo ekonomikoak dituzula pobre bazara. Sarri, zorrak dituzu, etxe bizitzarik ez duzu, sare sozialetatik kanpo zaude, osasun txarra duzu eta zure bizi itxaropena laburragoa da.

Neurozientzien ikerkuntzei adi, Adela Cortinak zera galdetzen dio bere buruari: garunen fisiologiari eta bere funtzionaltasunari zor ote zaion aporofobia. Gizakiok fobia honekiko dugun predisposizioa esplikatzen saiatzen da, eta gainditu ahal izateko hainbat bide proposatzen du: hezkuntza, desberdintasun ekonomikoak ezabatzea, berdintasuna seriotasunez hartuko eta abegikortasun kosmopolita bat sustatuko duen demokrazia sustatzea. Gizarte justuago eta kosmopolitago bat eraiki beharra ezinbestekotzat jotzen du, ondorio gisa.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.