Conferencias

EMAKUMEAK, MISTIKA ETA POLITIKA. Beginen Adibidea

Kondairan zehar emakume askok jakin du Jainkoaren esperientzi sakon baten ikutuarekin bizitzen. Jainkoagandik abiatuz beren bizitzak duinduko eta gizatiartuko zituzten eguinkizunetan buru belarri aritzera eta konplikatzera eraman ditu horrek. Barne esperientzi hori bizi zuten beren baitan, eta ahaldunduta sentizen ziren. Kritikak kritika, gainera, zentzu klasikoan “politika” bezala ulertu izan den jarduera horretan aritu ziren, era batera edo bestera: ongiaren edo guztion onaren serbitzuan. Hala eta guztiz, ordea, emakume horiek sarri isilaraziak izan dira edo ikustezinak bihurtu dira. Agerira ekarri nahi genituzke, beren Jainkoaren esperientzia, beren ohiz kanpoko askatasuna eta bizi izan duten munduarekiko agertu duten inplikazioa estimulu bat denez XXI. mendeko izpiritualtasun askatzailarentzat.

Emakume guzti hauen artean, “beginez” arituko gara gaurkoan. XIII.mendean agertzen den bizimodu laiku orijinala da beginena. Kontemplaziora, sermoigintzara eta hirietan baztertuak zirenen zerbitzura dedikatzen ziren. Prestakuntza handiko emakumeak ziren. Gaisoekin lan egiten zuten eta pobreekiko konpromiso garbia agertzen. Aske eta independienteak ziren, bidebatez, eta betirako botoak egiten zituzten. Eta guzti honek kritikak ez ezik, persekuzioak ere ekarri zizkien.

Zein ingurumari historiko eta erlijiosoan bizi izan ziren eta zeintzuk izan ziren beginek eman zituzten erantzunak agertzen saiatuko gara. Amberesko Hadewich eta Marguerite Porete bezalako idazle mistiko handietako baten ezagupidean sakontzen saiatuko gara: “La luz que fluye de la Deidad” – “Jainkotasunari darion Argia” liburua idatzi zuen Magdeburgoko Matilderenean.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.