Hizkuntzadun garelako gare gizaki, besteekin komunikatzeko eta pentsatzeko gauza garelako. Ahalmen hau taldeak duen lehen hizkuntzan, edo ama-hizkuntzan gauzatzen da. Hizkuntza baten magalak hartzen gaitu, nonnahi ere munduratzen garela. Hizkuntza horri zor gatzaizkio eta hizkuntza horren bidez sozializatzen gara. Talde sozial bateko partaide gara hasteko, eta horrek dakarkigu identitatea. Bizitza luzatu hala, ordea, pertenentzi horrek ez du zertan bere horretan iraun: beste batzuei hurbildu ala, beste pertenentzi batzuk partekatu, edo baita aldatu, ditzakegu. Hizkuntza desberdineko hiztunen arteko harreman ez beti baketsuak ulertzeko orduan, hala nola hizkuntza desberdinei kualitate bat edo beste aitortzekoan, zerikusi handia dute, izan ere, norbere sorrerarekiko fidelgarritasunak, giza taldeen arteko harremanak interpretatzeko erak, dominazioak edo gizatasunaren ukapenak.