Literaturaren ahalmen eraldatzailea

Literaturaren ahalmen eraldatzailea

Errealitatea guk uste baino askoz zabalagoa da. Ametsen mundua, gure desio eta irriken mundua mundu horren parte da, eta literaturaren misioetako bat mundu hori esploratzea da.

Literaturak mundu irekia aldarrikatzen du beti, arrazoimenak bereizten dituen errealitateen arteko zubiak sustatzen ditu: helduen eta haurren mundua, gizakiena eta animaliena, bizidunena eta hildakoena.

Liburu onek erakusten digute ez dugula benetako mundua eta fantasiarena bereizi behar. Errealitateak fantasia behar du desiragarri bihurtzeko; errealitatearen fantasia besteekin partekatu ahal izateko.

 

HIZLARIA:

Gustavo Martín Garzok (Valladolid, 1948) hamabost liburu baino gehiago argitaratu ditu eleberri, saiakera eta gazte literaturaren artean. Haren lan askok jaso dituzte sariak, hala nola El lenguaje de las fuentes (1993, Narratibako Sari Nazionala), Marea oculta (1993, Miguel Delibes Saria), Las historias de Marta y Fernando (1999, Nadal Saria), Tres cuentos de hadas (2004, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala), El jardín Dorado (2008, Gaztela eta Leongo Letren Saria) eta Tan cerca del aire (2010, Eleberriko Torrevieja Saria). Vargas Llosa kontakizun saria ere jaso zuen. Bere eleberri berrienak hauek dira: Donde no estás (2015), No hay amor en la muerte (2017), La ofrenda (2018), La rama que no existe (2019), El árbol de los sueños (2021), El país de los niños perdidos (2023), El último atardecer (2023) eta El cuarto de los sombreros (2024). El hilo azul, Una casa de palabras eta Elogio de la fragilidad (2020) saiakerak ere argitaratu ditu. Bere lanak frantsesera, grekora, danierara, italierara, portugesera eta alemanera itzuli dira.

INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.