Zallo Ramón

Ikus-entzunezko Komunikazio Katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean
Información

Zuzenbidean eta Ekonomian Lizentziatua. Informazio Zientzietan Doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio Katedraduna. Irakasle bezala egitura, ekonomia eta kultur eta komunikazio politiko eskolak ematen ditu 1978tik. Eusko Jaurlaritzako Kultur Aholkularia izan da legealdi honetan zehar eta Euskal Kultur Planeko (2004) bi koordinatzaileetako bat. Komunikazio eta kultur gaiak aztertzen dituzten liburuen egile bakarra eta koordinatua izan da, besteak beste, “Economía de la comunicación y la cultura” edo “Industrias y políticas culturales en España y País Vasco” edo “Estructura mediática del País Vasco” obreetan; bere espezialitatea kultur, komunikazio eta ikus-entzunezko politikak dira. Politika-arloari dagokionez analista agertzen da pentsamendu politikozko aldizkarietan eta noizbehinkako tertuliakidea da komunikabideetan. Hainbat liburu argitaratu du non, ezkerreko pentsamenduan kokatua, soberanismoaren aldeko hautua egiten baitu. Horrela egiten du “Euskadi o la Segunda Transición” (1997) edo “el País de los vascos”, Fundamentos-Alberdania. Madrid/Irun, (2001) eta beste liburu batzuetan ere. Bi aldiz parte hartu du Eusko Legebiltzarreko Autogobernu-batzordean marko juridiko berriaren beharrari buruzko eta Estatutu Politikoaren Proposamenaren edukiari buruzko iritzia emateko, azken honen bultzatzailea da, nahiz eta hainbat gaitan kritikoa izan.

Conferencias