Villanueva García Javier

Idazle eta analista politikoa

Villanueva García Javier

Javier Villanueva García. Nafarroan jaioa. Zuzenbide Ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Gaur, Bizkaian bizi da. 1991tik “Hika” aldizkariko erredakzio taldeko partaide da, hala nola Madrilen argitaratzen den pentsamendu kritikoko “Pagina abierta”koa. Argitaratu dituen liburuen artean: Euskal Autonomi Estatutuaren lehena eta geroa (1977), Manu Escuderorekin batera; Lenin eta nazioak (1987); Autodeterminazioaren hiztegi kritikoa 1789 – 1914 (1991); Drina gaineko zubi apurtuak. Yugoslabia ohiko Auzi Nazionalak (1994); Nazionalismoak eta auzi nazionala Euskal-nafar gizartean: 1997 – 2000 (2000). Bere azken idazlanek autodeterminazioaren ideiak euskal gizartean egindako ibilbidea dute ardatz. Horretara datoz: "Euskal nazionalismoa autodeterminazioaren bidetik egindako bidaia (1895-2002)", Hermes aldizkarian argitaratua eta "Foruzaletasuna, federalismoa eta autodeterminazioa Euskal Herrian" Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak Federalismoaz eratutako Nazioarteko Ihardunaldietan aurkeztua.

Jardunaldiak: