Vigil José María

teologo eta psikologo klinikoa

Vigil José María

JOSÉ MARÍA VIGIL (Zaragoza, 1946), teologoa eta psikologo klinikoa da. San Jose de Costa Rikako Unibertsitatean egin zuen doktoretza hezkuntza eta paradigma berrien esparruan. 1989an nikaraguar nazionalitu zen eta gaur Panaman lan egiten du. 1975ean idatzi zuen lehen liburua: Eliza apolitikoaren politika. Ekarpen bat teologia politikora historiaren esparrutik (Edicep, Valencia). Bere liburuen artean aipa daitezke: Askatasunaren espiritualtasuna, Pedro Casaldáligarekin; Gaua bada ere: Latin Amerikaren ordu espiritualari buruzko hipotesi psikotelogikoak eta Erlijio aniztasunaren teologia. Egunkari Biblikoa-ren bultzatzaile eta sortzaileetakoa da. 25 urte bada urtero argitaratzen duela, Pedro Casaldaligarekin baita, Latinoamerikaren Agenda delakoa. “Koinonia Serbitzuak”-tik lan egiten du, teologiaren esparruan, telematikaren bidez. VOICES bere teologi aldizkariko editore orokorra da. Quito, Ekuador,-ko “Denbora axiala” bilduma zuzentzen du. “Jainkoaren bide ugarietan” sailaren kozuzendari izan da. Postdoktoretzako bere gaurko ikerketan, Paradigma Berrien izateko arrazoi epistemologikoak eta dimentsio erlijiosoa gure garai gauetan, zinez garai “axiala” den honetan, ezagutzen ari den birmoldaketa erradikala ikertzen dihardu.

Jardunaldiak: