Taibo Carlos

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle Zientzia Politikoen eta Administrazioaren alorretan

Taibo Carlos

CARLOS TAIBO Irakasle da Zientzia Politikoen eta Administrazioaren alorretan Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, non, baita, Teknologia Berrien Soziologia Institutuan errusiar ikerketen programa zuzendu izan duen. Hogei bat liburu baditu argitaratuak gaztelanieraz, gehien bat Europa zentral eta ekialdekoan eman diren trantsizio garaikideei buruzkoak. Azken urteetan gai orokorragoetan murgiltzen joan da. Horren testigu, besteak beste, liburu hauek: Ehun galdera desordena berriaz, 2002; Barbarien arteko gerra, 2002; Norantz garamatzate Estatu Batuek?, 2004; Ez da dioten hori; Errealitatezko Europar Batasunaren kritika, 2004; Erresistentzi mugimenduak globalizazio kapitalistaren aurrez aurre, 2005; Harrapakeria globala, 2006; Politika, merkatu eta konbibentziari buruz, 2006; (José Luis Sampedro idazlearekin elkarlanean); eta Nazionalismo espainola. Esentziak, oroipena eta erakundeak inguruko hainbat liburuki, 2007. Eta hauetaz gain: Globalizazioaren aurkako ahotsak, Hitzjariodun eskubiaren pentsamenduari buruzko Saiakerak, Deshazkundearen defentsa; Kapitalismoaz, krisiaz eta barbarieaz; eta Bere eta gure krisia. Deshazkunde, tragedi eta fartsei buruzko panfletoa.. El Paísen, La Vanguardian, El Correo argitaltaldean eta Públicon idazten du eta SER Kateko ohizko komentariogile lanetan aritzen da.

Jardunaldiak: