Rodríguez Lidia

Deustuko Unibertsitateko irakaslea

Rodríguez Lidia

Lidia Rodríguez Fernández. Valentzian jaioa 1968an, ezkondua. Espainiako Literaturan lizentziatua Valentziako Unibertsitatean, eta Teologia Biblikoko doktoretza eskuratua Deustuko Unibertsitatean. Presbitero ordenatua da Eliza Baptistan, lan pastorala egin du hamabost urtez Bilboko Kristau Komunitate Ebanjelikoan, Santutxuko auzoan. 2006az geroztik, irakasle dabil Deustuko Unibertsitatean, Teologia, Psikologia eta Hezkuntza fakultateetan; Erlijio Zientzietan Goi Mailako Institutuan Erlijioen Historia erakusten du; Ikasketa Biblikoen Masterrean, Aro Helenistako eta Erromatarreko Literatura, eta Biblia eta Kultura); eta, Hezkuntzako Graduan, Tradizio Soziokulturalak eta Erlijioen arteko Elkarrizketa. Bere azken argitalpenetan, gai hauek ditu landurik: Bibliaren eta kulturaren arteko lotura, eta Itun Zaharraren exegesi feminista.

Jardunaldiak: