Ramoneda Josep

filosofo eta kazetaria

Ramoneda Josep

JOSEP RAMONEDA Cerveran jaio zen 1949an. Filosofia Garaikideko irakaslea izan da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Bartzelonako “Collegi de Filosofía”ren eta Giza Zientzien Institutuaren fundatzailea eta Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroko zuzendaria. Liburu-bilduma batzuen zuzendaria izan da, eta bere liburuak ere argitaratu ditu, gehienbat politika aztertzen dutenak: “La izquierda necesaria. Contra el autoritarismo posdemocrático” (RBA, 2012)  eta “Contra la indiferencia” (Galaxia Gutenberg, 2011). Gaur egun artikuluak idatzi ohi ditu El País egunkarian, komentarista egoten da Cadena SER-en eta Giza Zientziei eta Ekonomiari buruzko bi hilean behineko “LA MALETA DE PORTBOU” aldizkariaren zuzendaria da. Josep Ramonedak egiten digun hirugarren bisita da, 2012an eta 2015ean ere gurekin izan baitzen Gogoa foroan.

Jardunaldiak: