Magallón Portolés Carmen

Bakearen Ikerketa Mintegiko zuzendaria.

Magallón Portolés Carmen

CARMEN MAGALLÓN PORTOLÉS. Alcañizen, Teruelen, jaio zen. 80ko hamarkadatik bakearen aldeko hainbat mugimenduetan sartua ibili da: Zaragozako Bakearen eta Desarmearen Aldeko Taldea; Nazioarteko Gerraren aurkako Erresistentzia; Beltzezko Emakumeak-; Bakearen Aldeko Ikerketa Mintegia, eta Bakearen alde Zutik- aldizkariko erredakzio taldean.. Zientzia Fisikoetan Doktoratua eta Lizentziatua, DEA egina Filosofian, eta Arte eta Humanitateen Unibertsitateko Titular izateko Abilitazio Nazionalaren jabe da. Institutuan irakatsi du eta 2003. urtetik SIPeko ( Bakearen Aldeko Ikerketa Mintegiko) Zuzendari da. AIPAZ ( Bakearen aldeko Ikerketarako Espainiar Elkarteko) Presidente orde eta WILPF-Espainiako Presidente da, orobat. Landu dituen gaien artean hauek aipa daitezke: emakumeen historia zientziaren alorrean, eta genero, zientzi eta bakearen kulturaren arteko harremanak. Ikastaroak eman ditu guzti horretaz, ponentziak idatzi, mintegi eta konferentzietan parte hartu, bai unibertsitateetan, bai ikerketa sozial eta kulturalerako zentroetan, Espainian, Argentinan, Brasilen, Kolombian, Venezuelan eta Mexikon. Hainbat liburu ere argitaratu du eta aldizkarietan idatzi. Batzuk aipatzearren. Emakumeak bakearen alde zutik, Madrid, Siglo XXI, 2006 eta Munduan norbait izan. Nazio arteko harremanak emakumeen bizitzetatik begira jarrita, Madrid, Horas y horas, 2012.

Jardunaldiak: