Khader Bichara

Lovainako Unibertsitateko Mundu Arabiar Garaikideari buruzko Ikerketa Zentroko Zuzendaria.

Khader Bichara

BICHARA KHADER (Zababdeh, Palestina, 1944), Zientzia Politiko, Ekonomiko eta Sozialetan Doktorea, irakasle da Lovainako Unibertsitatean. Bertako Mundu Arabiar Garaikideari buruzko Ikasketa eta Ikerketa Zentroko- Zuzendari da (CERMAC). 1998 eta 2000 tartean, Europar Kanpo Politikari buruzko Adituen Taldeko partaide izan zen, hala nola, Elkarrizketa Euro-Mediterraneoari buruzko Jakitunen Taldeko, 2003 eta 2004ean. Ele anitzduna da. Arabieraz, gaztelanieraz, frantsesez, nederlanderaz eta italieraz argitaratu ditu bere idazlanak. Gaztelanieraz irakurri daitezkeenen artean, azkena Mundu Arabiarra Europak ulertzeko moduan Icaria. Barcelona 2010, Ikuspuntu panoramikoa eta diziplina anitzeko ikuspegia ematen saiatzen da bertan. Mundu Arabiarraren zirriborro historikoa eskaintzen du; palestinar auziaren historia labur bat egiten; irudimen kolektiboari buruzko ikerketa; demokrazia laikotasuna, islamismoa, terrorismoari buruz hainbat azterketan sartzen; eta Machrek eta Magreb bezalako lurraldeen garapen ekonomikoa, integrazio erregionalak eta uraren eta petrolioaren geopolitika bezalako arazo ekonomiko eta geopolitikoetan sartu irten bat egiten du. Bichara Khaderen beste lan nagusietakoa Agenoren Semeak: Europa eta Palestina Gurutzaden Garaitik XXI Mendera arte, Belaterra. Barcelona. 2000. liburua da ]

Jardunaldiak: