Galeano Eduardo

Idazle
Información

Urguaiko idazle ta kazetari ospetsua Eduardo Galeanok Gogoa Gune bisitatzen du. Bere lanak hogei hizkuntzataz baino gehiago argitaratuak dira, baita euskaraz, nun Txalapartak argitaratu berria du “HITZ IBILTARIAK”. Hau da Galeanoren liburu bat euskaraz argitaratzen den lehen aldia. Eduardo Galeano Montevideon jaio zen 1940an. Oso gazterik ekin zion kazetagintzari El Sol astekarian marrazkiak plazaratuz. Sorterrian argitaratu zituen lehen artikuluak eta liburuak. Marcha astekariaren erredakzio-burua eta Época egunkariaren zuzendaria izan zen. Uruguaiko diktadura militarraren urteetan, Argentinan exiliatu zen eta Crisis aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. Espainian ere bizi zen. 1985ean itzuli zen Montevideora, eta gaur egun han bizi eta ibiltzen da, eta han idazten du. Hainbat liburu argitaratu ditu. Haien artean, ”Las venas abiertas de América Latina” (Latinoamerikako zain irekiak) (1971); “Memoria del fuego” (Suaren oroitza) trilogia (1982/1986): honen ingelesezko bertsioak “American Book Award” saria jaso zuen; “El libro de los abrazos” (1989); eta honako artikulu-bildumak: “Nosotros decimos no” (Guk ezetz diogu) (1989) eta “Ser como ellos” (Haien modukoak izatea) (1992)

Conferencias