Escolar Ignacio

Kazetaria

Escolar Ignacio

Ignacio Escolar (Burgos, 1975) elDiario.es hedabidearen zuzendari eta sortzailea da, eta, urte gutxian, Espainiako hedabide irakurrienetako eta eraginkorrenetako bat bihurtu da. Bere negozio-eredua, irakurleen laguntzan oinarritua –61.000 bazkide harpidedunetik gora dira babesle–, Interneteko prentsaren arrakastaren adibide gisa aipatzen da mundu osoan. Nazioarteko hainbat kazetaritza sari jaso ditu, hala nola Ischia saria, Italiako egunkari nagusietako zuzendariek osatutako epaimahai batek ematen duena. Edo Gabriel García Márquez saria, kazetaritzako bikaintasunari ematen zaiona. La Voz de Almeria egunkariko zuzendari ondokoa eta Público egunkariko zuzendaria ere izan zen. Normalean irratiko –Ser kateko– eta telebistako –La Sextako– programetan hartzen du parte, eta artikulugilea da The Washington Post egunkari estatubatuarrean.

Jardunaldiak: