Donoso Vicente

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Nazioarteko Ekonomi Analisi Saileko Zuzendaria.

Donoso Vicente

Vicente Donoso Donoso Unibertsitateko Katedraduna da, Ekonomia Aplikatuaren arloan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Halaber, Nazioarteko Ekonomi Analisi Saileko Zuzendaria da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Nazioarteko Ikasketa Institutu Konplutentsean. Bere irakasle eta ikerlari lana espainiar eta nazioarteko ekonomi gaietara zuzentzen da, batez ere kanpoko sektorearekin erlazionaturiko gaietara, bai agregatu ikuspegitik, baita enpresa ikuspegitik ere. Bere argitarapen berrienen artean aipagarriak dira: Liburuak: • Claves de la economía mundial (Zuzendaria), Kanpo-merkataritzaren Espainiako Institutua, Madril, 2002. (José Antonio Alonsorekin elkarlanean) • Competir en el exterior. La empresa española y los mercados internacionales, Kanpo-merkataritzaren Espainiako Institutua, Madril, 1998. Bere azken artikuluen artetik aipa daitezke: • Ampliación de la Unión Europea: ¿un reto para las inversiones en España?, Economistas, 100. zka. 2004ko martxoa. • España en la Globalización económica, in “Globalización y sociedad” (beste egileak: Luis Angel Rojo, Juan Luis Cebrián, Federico Mayor Zaragoza) Salamanca-ko Unibertsitatean (inprimategian). • Globalización: una perspectiva Norte/sur, Gaceta Sindical, 2002ko maiatza.

Jardunaldiak: