Arriola Joaquín

Irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean, Ekonomia Politikoaren alorrean
Información

Joaquín Arriola Palomares irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean, Ekonomia Politikoaren alorrean. Bakeaz-en ikertzaile da, orobat. 1989 eta 1995 urteen artean irakasle eta ikertzaile izan zen El Salvadoreko UCAN. Bai Lanaren Nazioarteko Erakunderentzat (LANE), bai Europar Batasunarentzat, bai beste hainbat nazio arteko erakundeentzat ere lan egin du. Hainbat aldizkari eta egunkarietako kolaboratzaile da. Editore eta hogei liburu ingururen koeditatzaile. Azkenekoak aipatuz: : La Recomposición de Europa (El Viejo Topo, Bartzelona 2004), Flexibles y Precarios. La opresión del trabajo en el nuevo capitalismo europeo (El Viejo Topo, Bartzelona 2005) (biak Luciano Vasapollorekin); Derecho a decidir: propuestas para el socialismo del siglo XXI (El Viejo Topo, Bartzelona 2006). Carlos Gomez Gil eta Xabier Andresekin, berriz: El impacto económico de la inmigración extracomunitaria en la Comunidad Autónoma del País Vasco (Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. Vitoria-Gasteiz 2008)

Conferencias