05/05/2016

HEZKUNTZA SISTEMA ETA EUSKARA: ERREALITATEA ETA ERRONKAK

HEZKUNTZA SISTEMA ETA EUSKARA: ERREALITATEA ETA ERRONKAK

Konbentzimendu bat du gure gonbidatuak: Hezkuntza formala dela gizarte moderno batean baliabide nagusia. Interes handiko ikuspegi arras desberdinetatik azter daiteke heziketa. Ez da erraz horietatik bat bakarraren aukera egitea, kontutan izanik gainontzeko ikuspegiekiko dituen lotura hertsiak. Dimentsio baten aldeko aukera egin beste biderik ez da baina gelditzen, ahaztu gabe, inoiz ere, hezkuntza politika eta irakaspen ihardunak helburu bakar batera zuzenduak behar dutela: eskola inklusiboa egikaritzera. Halako zerbait gertatzen da, adibidez, gutxiegi kontutan hartzen den ezaugarri aipagarri batekin: gure komunitatearen hizkuntza propioa den euskararekin. Zein da euskarak derrigorrezko hezkuntzan betetzen duen tokia? Baina, batez ere: zeintzuk dira eztabaidatu eta berregin behar diren alderdiak?

Word formatoan elkarrizketa deskargatu