01/06/2015

KRISTAUTASUNAREN ETA ASKAPEN ERLIJIOEN EGITEKOA KRISI EKOSOZIALAREN AURREZ AURRE

KRISTAUTASUNAREN ETA ASKAPEN ERLIJIOEN EGITEKOA KRISI EKOSOZIALAREN AURREZ AURRE
  • Ordua: 19:30etan.
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Löwy Michael Löwy Michael

Filosofia politikoaren eta askapen borroken hausnarketaren ibilbideak eginaz, erlijio modu askatzaileek duten garrantziaz jabetzera iritsi ahal daiteke. Romero Monsinore, Ignacio Ellacuría eta UCAko jesulagunak bezalako hainbat eta hainbat kristau liberatzaileek beren biziak opaldu izanak zirrara bat sortzen du, bai etikaren eta bai politikaren ikuspegitik. Mugimendu hau ulertzen saiatu da Löwy, beti ere ikuspegi marxista batetik.

Hizlariaren iritziz, harrigarri asmatu du Leonardo Boffek txiroen eta lurraren kausek beren etsai komuna den sistema kapitalista esplotatzaile eta suntsitzailearen aurka duten konbergentzia planteatzen. Ezin da pobreen alde eta Ama Lurraren aurka, eta alderantziz, egon bide batez. Kristau konfesio guztietan ba da halako antikapitalismo ezkertiar bat, bereziki garatua katolizismoan. Arrazoi zuen Max Weberek etika katolikoak kapitalismoaren espirituaren aurka duen etsaitasun betikoa azpimarratzen zuenean. Jarrera eta kritika “profetikoa” dira baliagarri direnak merkantziaren idolatriari eta kontsumismoaren erlijio faltsuari aurre egiteko orduan.

Kultura indigenen bizitzeko era, ongi bizitzea eta ama lurrarekin harremanak izateko duten era ere garrantzizko erreferentzi dira ekosozialismoarentzat.

Jose Carlos Mariategui perutar marxista handiari eskaintzen dizkion ikerketetan, “mistika iraultzailearen” gaia ere planteatzen du Löwyk: bizitza bera eskaintzerainoko konpromisora eramaten duen fedearena, grinarena eta borondatearena.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu