Conferencias

EMAKUMEEN ELIZ MINISTERITZA, PATRIARKATZA ETA AGINTEA ELIZETAN

Azken urteetan kristau elizetan zabaldu diren eztabaidetako bat emakumeek elizetan duten tokia eta eginkizuna da, eta, zehatzago, ministerio ordenatura iristeko ezintasuna eta kargu batzuk eskuratzeko debekua. Gure gogoetak, beraz, hauxe du helburua: aztertzea zein diren gakoak kristau elizetan emakumeak gaur egungo eliz ministerioetarako ateak itxiak izateko. Gure gizartea lotzen duen iruditeria patriarkala aztertuz hasiko gara, eta ikusiko dugu, ondotik, nolako zailtasunak dituzten emakumeek ministerio horietara ailegatzeko. Gero, kristautasunaren instituzionalizazioaren bi prozesuri begiratuta ulertuko dugu egoera, hots, kristautasunaren jatorria, eta XVI. Mendeko Erreforma Protestantea. Bukatzeko, gaur egun Elizan emakumeek parez pare dituzten trabetako batzuk aztertuko dira.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.