13/10/2008

JAINKOAREN ESPERIENTZIA INGURUETATIK

JAINKOAREN ESPERIENTZIA INGURUETATIK
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:De Castro Enrique De Castro Enrique

“Kanpoaldeak”, esateko era bat da, gure gurea. Kanpoaldean bizitzeak, hemen, Iruinean, hiriaren lehen harresietatik kanpo bizitzea esan nahi du, hirigunetik at, Arga ibaiaren bestealdean sortzen joan diren auzune periferikoren batetan, Iruñe eraikita dagoen zabalgunearen zelaistuaren behealdean. Esaldi honek, hemen, hitzaldiaren atalburuan, eduki sinbolikoa du. Sektore herritarrei ez ezik, sektore horietan azkenak direnei, marjinatuei, gizarte honetatik, eta sarri maleruski Elizatik ere baztertuak izan direnei zuzentzen zaie. Horien aldeko aukera egitean, kristau izaten jarraitzen denean, bidelagun egiten zara horiekin, beren bizikide. Kontua da: Beren aldeko aukera egitean, beraiekin batera bizitzen eta bidea egiten jartzean, nola bizitzen du eta ulertzen batek Jainkoa? Bide horretaz hitz egingo digu hizlariak. Alde batetik hustera eta hondatzera eramaten duen eta bestetik berreraikitzera eta barneratze teologiko-izipiritual berrietara eramaten duen bide izpiritual eta gizatiarraz.