Conferencias

DEMOKRAZIA ETA EKONOMIA GEHIENGOAREN ZERBITZURA. ANDALUZIAKO LANDA EREMUKO BORROKA ESKARMENTUAK

Testuinguru batean kokatu nahi ditugu gure erreibindikapenezko borroka esperientzia osoa eta ekimen zehatz guztiak: jasaten dugun bidegabezko sistema kapitalistari diseinu alternativo bat aurkitu nahiaren testuinguruan.
Gizarte desberdin bat nahi duen jende zintzoari dagokio justuago eta bidezkoago den sistema desberdin bat eraikitzeko bidea urratzen gogor ahalengintzea. Pertsonak zoriontsuago izango diren; jendeak sufritzen bizi beharko ez duen; gizakiaren, giza jendearen, zerbitzura egongo litzatekeen ekonomía izango lukeen; demokrazia mamu, hitz joko, bat bezala hartuko ez lukeen; jendeak behetik gora parte hartuta eraikiko litzateen sistema bat da lortu nahi duguna. Okupazioak egin izan ditugunean jende batek honela hitz egin izan digu. “zertarako baina balio du horrek orain bertan?”…. “Gizartea aurrera bidean jartzeko”, erantzun diegu. Eztabaida ezinbestekoa da: ideien arteko, zein gizartetan bizi nahi dugunaren inguruko eztabaida garrantzizkoa da guztiz.
“Ezker muturrekoa zera” esaten didate baita. “”Ezker muturrekoa ez; mutur muturreko beharren aldekoa naiz”, erantzuten diet nik.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.