16/10/18
“JUSTIZIA ETA DEMOKRAZIA ORAINTXE BERTAN. Hainbat erronka”

- Ordua: 19:30etan
- Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
- Hizlaria:
Asua Adela
Garai hurbiletako eta gaur-gaurko hainbat gertakizunak medio, hiritarrek Justiziarekiko, erakunde eta sistema moduan kontsideraturik, zuten interesa areagotu egin da. Gaur gaurko hainbat auzi aztertuko ditu hizlariak bere hitzaldian. Hala nola: politikaren judizializazioa eta botere judizialaren independentzia; justizia bizkor, garantista eta kalitatezko baten beharra; elkarlan judizialaren funtzionamendua europar barrutian; sexu askatasunaren aurkako delituak; eta justiziaren, fiskalen eta sententzi judizialen aurrean hiritarrek eta komunikabideek izan beharreko portaera demokratikoa.