03/11/2015

MAPA POLITIKO BERRIA ETA ZER DAGOKIE EGITEA ERAKUNDEI ETA HIRITARREI

MAPA POLITIKO BERRIA ETA ZER DAGOKIE EGITEA ERAKUNDEI ETA HIRITARREI
  • Ordua: 19:30etan.
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Ramoneda Josep Ramoneda Josep

Igarobide politiko, sozial eta ekonomikoaren erdian aurkitzen da Espainia. Mapa aldatzen doa, alferrik elite politiko, ekonomiko eta mediatikoek jartzen dizkioten erresistentziak. Hiritarrek jo zuten alarma. Ez zen txiripa bat izan Kataluniako Assemblea Nacional Catalana (ANC) eta 15-M mugimendua urte berean, 2011n, jaio izana. Helburu eta ikusmira arras desberdinak izanik ere, aginte banaketa berriaren, ordezkaritza hobearen eta erakundeen erreforma sakonaren erreklamazioa eginaz etorri ziren biak. Eta, batez ere, azken hainbat urteetan ezkutuan pilatutako etendurak argitara ekarri zituzten. Posible ote hau guztia ezerezean gelditu eta lehengo abiapuntu berdinera itzultzea? Deskalabru kolektibo bat litzateke. Lurralde-egituraketaren ikusgarritasunak – sezesio edo independentzia hitzei errespetua zor zaie- bigarren mailara bota ditu beste hainbat problema, nahiz garrantzi handiko izan. Errejimen politikoaren krisia jasaten ari da Espainia. Baina, ez gutxiago, krisi sozial sakon batena, desberdintasunaren maila ikaragarri handitu delarik. Eskuetatik alde egiten diguten hainbat aldaketa teknologiko eta ekonomiko barneratu ezinak dakarren krisi sozial eta kulturala ere bizi dugu. Espainiak bizi duen krisiak ba ditu bere alde propio eta osagai bereziak, baina, bide batez, ez dira Europak bizi dituenenengandik hain desberdinak hainbat puntutan. Hiritarrek hitza berriro bereganatzea lortu behar dugu betirako ken diezaietenaren aurretik. Lortu du entzuna izaten hastea, entzungor egiten dutenak hor jarraitzen badute ere. Isiltasunaren zokora ez dezatela eraman, da egitekoa.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu