16/04/2019

“JAINKOA JAINKORIK GABE?” Jainkoa, Jesu-Kristo, Espiritualtasuna eta Konpromisoa, Erlijioen arteko topaketa eta erlijioez haratagoko bidea”.

“JAINKOA JAINKORIK GABE?” Jainkoa, Jesu-Kristo, Espiritualtasuna eta Konpromisoa, Erlijioen arteko topaketa eta erlijioez haratagoko bidea”.

Ba al zentzurik gaur egun oraindik ere Jainkoaz hitz egiteak? Posible da Jainko-esperientzia izatea? Zein da gaur egun gizon-emakumeak batzuek Jainko duten errealitatearen misterioaren funtsera hurbiltzeko bidea?
Bi urtez, Javier Melloni eta José Cobo, adiskide baina kontrako pentsamenduak dituztenak, solasaldian aritu ziren, jendaurrean, Bartzelonako Casal Loyolan. Elkarrizketa bat egin zuten, 7 saiotan gai hauei buruz: errebelazioa, kristologia, gaizkia, espirituko bizitza, isiltasuna, hitza eta ekintza. Hori dena, “DIOS SIN DIOS” izeneko liburuan plazaratu zuen Cristianisme i Justicia elkarteak, FRAGMENTA argitaletxean.
Gogoa Foroaren gonbidapena onartu dute biek, saio bakar batean, moderatzaile baten laguntzarekin, lau gai hauetan duten esperientzia eta iritzia esateko: Jainkoa, Jesu Kristo, Espiritualtasuna eta Konpromisoa, eta “Erlijioen arteko topaketa eta erlijioez haratagoko bidea”. Eztabaida 75-80 minutuan eginen da, eta, ondotik, ordu erdiko solasaldia eginen da entzuleekin.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu