14/03/2019

KAPITALISMOAREN KRISIA: irteerarik gabeko kalezuloak eta kapitalismoaren ondoko trantsizioak

KAPITALISMOAREN KRISIA: irteerarik gabeko kalezuloak eta kapitalismoaren ondoko trantsizioak

Hauxe izanen da hitzaldiaren abiapuntua: gaur eguneko krisi estrukturalaren azterketa. Krisia ez da koiunturala, baizik eta zibilizazio osoarena. Oraingoz, zailtasun gaindiezinak ditugu ekonomia kapitalistari irtenbidea emateko.
Ondotik, interpretazio batzuk emanen ditu: krisi hau hilzorian den kapitalismo baten sintoma da, suntsipenera bidean baita. Interpretazio horiek okerrekoak edo esajeratuak balia ere, krisiak ibili behar ez ditugun zenbait bide ikusarazten dizkigu: hazkundea, lan soldataduna eta “soberako populazioaren sorrera”. Formula horiek bideraezinak direla azalduko du, betiere planeta eta gizateria galbidera eraman nahi ez baditugu.
Azkenik, kapitalismoaren ondoko trantsizioen ezaugarri izan behar luketenei buruzko gogoeta eginen du: subjektu berriak, politika sozial berriak, gerta litezkeen eszenatoki globalak, kapitalismoaz haratagoko transformazio errotikoak, eta biziaren ugaltzea bera.