03/02/2005

Gerraren kontra eta gosearen kontra. BAKEA ERAIKI

Gerraren kontra eta gosearen kontra. BAKEA ERAIKI
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Oliveres Arcadi Oliveres Arcadi

“Gerraren kontra eta gosearen kontra. BAKEA ERAIKI” izeneko hitzaldi honek hiru konpromisoen beharra aztertuko du: erantzukizun politikoak, sozialak eta indibidualak.

Erantzukizun politikoei dagokienez, Arcadi Oliveresek munduko gobernagarritasunaren erronkez mintzatuko zaigu, Nazioarteko Instituzioen eraberritzearen beharra, demokraziaren hobetzea, eta desarme eta desmilitarizazioko prozesuak.

Erantzukizun Sozialei dagokienez, Gizarte-Mugimenduen eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen ekinbidea aztertuko du, proposamen bakezaleak eta informazioak jokatzen duten rola: komunikabide publiko eta pribatuen erantzukizuna iritzi publikoaren osaketan eta herritarren informazioari eta jarduerari dagokienez, eta komunikabide altematiboen aukerak.

Bakea eraikitzeko eskaintzen zaizkigun aukera indibidualei dagokienez, kontsumo arduratsua azpimarratuko du, hala nola banka etikoa eta bidezko merkataritza, langabeziari aurre egiteko lanaren antolaketan gertatzen ari diren aldaketa sakonak, lanaren ezegonkortasuna eta deslokalizazioak, eta kontzientzia-eragozpena egiteko aukera anitzak.