Torres López Juan

Ekonomia aplikatuetan katedraduna eta ATTAC Espainiako Komite Zientifikoko partaide
Información

JUAN TORRES LÓPEZ katedraduna da Ekonomia aplikatuan, eta ATTAC Espainiako Zientzi Komiteko partaide. Malagako Unibertsitatean lizentziatu zen Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan. Doktore da 1981etik Zientzia horietan. Bi urte geroago Irakasle laguntzailearen plaza atera zuen Granadako Unibertsitatean Ekonomia Politiko eta Ogasun Publikoan. 1984ko Urrian Malagako Unibertsitatera joan zen katedradun kontratatu gisa. Bi urte geroago, 1986ko abenduan, behin betiko plaza lortuko zuen, funtzionario gisa, Ekonomia Aplikatuaren alorrean. 2008ko Urrian Sevillako Unibertsitatera joan zen “zerbitzu komisioetan”, katedradun gisa, Teori Ekonomiko eta Ekonomia Politikoko Departamenduko Ekonomia Aplikatuan. Martxoan plaza horren jabe egingo zen behin-betikorako. Irakasletza eta ikertzailetza konbinatuz aritu izan da bere bizitza akademiko osoan, Liburu zerrenda luze bat, ehun bat artikulu zientifiko edo batzar eta kongresuetan aurkeztutako ponentzi, eta dibulgazio ekonomiko eta analisi politikoko laurehun bat lan argitaratu ditu, Espainiako eta Espainiatik kanpoko hainbat Unibertsitateetan , hala nola guztiz era desberdineko foroetan dozenaka mintegi eta konferentzietan irakasle gisa aritu izan da. Gobernuz kanpoko erakunde, hiritar elkarte eta sindikatu askoren kolaboratzaile izan da. Baita, tarteka, hainbat gobernu eta nazioarteko elkarteen asesore eta nazioarteko aholkulari.

Conferencias