Oliveres Arcadi

ekonomista eta Bartzelonako "Justicia y Pau" presidentea
Información

ARCADI OLIVERES Bartzelonan jaioa, Doktore da Zientzia Ekonomikoetan eta irakasle Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Fakultate horretan. Bere bizitza profesional zabalean, atentzio berezia luzatu die Ifar-Hegoalde harremanak, Kanpoko zorra, Nazio arteko merkatalgoa, Garapen kooperazioai, Defentsa Ekonomia eta Armagabetze eta garapena bezalako gaiei. Unibertsitate desberdinek Garapenerako Kooperazioari buruz antolatzen dituzten master eta graduondokoetan parte hartzen du, irakasle modura. Ez da, bakarrik, bere kurrikulum akademikoa, ordea. Nazio arteko justiziaz, bakeaz, armagabetzeaz, giza eskubideez eta ekonomia etiko eta solidarioaz arduratzen diren hainbat talde eta elkarteekin kolaboratu izan du. Esparru honetan, Espainiako Justizia eta Bakea Komisio Orokorreko presidente izan da, eta gaur bertan, Bartzelonako Justizia y Pauko presidente da. Argitaratu duen liburu sail luzetik honako titulu hauek entresakatzen ditugu: Ifar Hegoa: diagnostikoa eta perspektibak (1988); Armatze zikloa Espainian: ikuspuntu kritiko bat (2000); Nork zor dio nori? Zor ekologikoa eta kanpoko zorra (2003); Auzo globala, justizi partziala (2003); Ekonomiaren ataurrean (2003); Gosetearen eta gerraren aurka (2005) eta Ze mundutan bizi gara baino! (2009).

Conferencias