Martín Muñoz Gema

, Arabiar eta Islamiar ikasketetan Doktorea eta Arabiar eta Islamiar Munduaren Soziologia irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

Martín Muñoz Gema

Gema Martín Muñoz Arabiar eta Islamiar ikasketetan Doktorea da eta Arabiar eta Islamiar Munduaren Soziologia irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Graduatu ondoko ikasketak egin zituen Kairoko Unibertsitatean. Arabiar-islamiar herrialdeetako prozesu politikoak eta gizarte aldaketak dira bere ikasketen eremu nagusia eta herrialde horietan hainbat ikerketa burutu du. Nazioarteko ikuskatzaile gisa parte hartu du Aljeria, Palestina, Egipto eta Irango hauteskunde-prozesuetan. Halaber, ikerketa-bide bat ireki du Espainiako inmigrazioaren alderdi musulmanari buruz. Eremu horren barrenean Parisko Sorbona Unibertsitateak koordinatzen duen Network On Caomparative Research On Islam and Muslims In Europe erakundearen kide fundatzailea da. Halaber, aholkulari eta zientzialari kontseiluetako kidea da, besteak beste, honako instituzio hauetan Instituto Europeo del Mediterráneo, Real Insituto Elcano eta Foro Euromediterráneo de Formentor, baita L’Annuaire de la Méditerranée (Rabat) ere; eta hainbat aldizkaritakoa: Confluence Méditerranée-an (Paris), Cahiers d’Etudes sur la Méditerranée et le Monde Turco-Iranien (Paris), eta Foreing Police. Europar Batasunak sortutako Anna Lindh Eruomeditarrenean Foundation for a Dialogue of Cultures erakundeko Aholkulari Batzordeko kidea da. El País egunkariko iritzi-saileko kolaboratzailea da. Irakasle gonbidatua izan da hitzaldiak emateko Florentzako Unibertsitate-Institutuan eta Harvard, Erroma Tre, Georgetown, Teheran, Mexiko, Habana, Palestinako El Quds, Kairo eta Aljerreko unibertsitateetan. Bere liburuen artean merezi du aipatzea Irak, un fracaso de Occidente (Tusquets, 2003); El Estado Arabe. Crisis de legitimidad y contestación islamista (Bartzelona, Edicions Bellaterra, 2000); Islam, Modernism and the West (London, IB Tauris, 1999); Percepciones sociales y culturales entre España y Marruecos (Madril, Repsol Fundazioa, 2001); Marroquíes en España. Estudio sobre su integración (Madril, Repsol Fundazioa, 2003).

Jardunaldiak: